-Basilia Contín de Carlos, Otsagikoa, len Tomaxena, et'orai Blasadutena. Nik ikasi nuen, lenbizikoa ikasi nuen euskaraz, "o sea que" nee etxean etzien hitzegiten erdaraz batere, eta ni niz handiena, lenbizikoa, eta gero ez niz oroitzen noiz artio elegin nuen, amak esaten zuen eskolara fan artio, orduan utzi nuela elegitea, baia lenbizikoa, ikasi nuen hori, euskaraa.
-Amorziak eta aitaborziak bazakien zerbait erdara, baia etzien egiten sekula, haien artian sekula, guri zomait aldiz, baia euskaraz beti, haien artian beti eta guri ere bai, konprenditzen ginuen guzia, eta beti egiten zien, ni izauntu nuen, eta ni handitrik ere bai, eta aitak eta amak beti euskaraz egiten zien ele haien artean, eta guri ere bai baia gu, gu... egiten erdaraz, haiek euskeraz eta guk erdaraz.
-Artzaiek Bardeetan euskaraz elegiten zien haien artean?
-Bai, uste badut baietz, e, nere aitak eta osaba Benanziok beti egiten zien, xiten zienian Otsagira, hola, igual egiten zien neguan, xunto zauden negu guzia, beti euskaraz.
-Zaraitzuko zein herritan galdu zen euskara lenbizi?
-Nik beti aitu dut Izalzun.
-Zergatik Izalzun?
-Pues, "no sé", akaso kontu da baia esaten zien karabinero aniz heldu zela hara bizitzera eta orduan galdu zen euskarara.