-Erranen dauzut nola deitzen naizan, pues, Bizente Kanbra.
-Zer etxetakoa?
-Garaxena.
-Eta zure emaztea ze etxetakoa...?
-Nor?, Emaztea?, Burletenea, Burleteneko.
-Euskalduna zen ere?
-Uskalduna bai.
-Noiz artio elegin zinien euskaraz, zien artian?
-Gure artean?, ba, ez ginuen denbra anitzez egin uskarara ez, guauren artean, denbora kaitan guti, guti xuntatzen zen gazteriara.
-Zure aitari t'amari aditu zinaben erdara?
-Erdara?, ez, guti, guti edo batere.
-Nun ikasi zinuen uskara?
-Kemen, etxen.
-Eta karrikan?
-Eta karrikan, eta karrikan, pues, ba... konpañereki, konpañereki.
-Zure adiñeko mutikoek euskaraz xardokitzen ziren ere?
-Bai, xardokitzen zien, bai.
-Pena ematen dauzu euskara galtzeak?
-Bai, pena ematen du, bai, ikasten den guzia ez lukek utzi behar galtzerat...