ESPARTZA.

Etxetik bordara lanean, eta gizonak Erribera aldera

...Dionisia...
zenbat urte dituzu?
...laurogeitaborz.
-Eta hori aunitz edo guti da?
-Anitz, anitz da hori, anitz, anitz urte... ta ze behar dauzut erran?
-Nik preguntatuko dautzut, ta lehenagoko bizimodua, oihanean lanean edo... beti oihanean lanean?
-Bai, oihaneala bai, faten gintzan, oihaneala.
-Oinez?
-Bai, bai, zangoen gañean, ez ginuen deus ere fateko, baizik ere zangoak, oihaneala, lan egitra kan, behiekin, beste lanik ez ginuen, enuen egiten, baizik ere behiak segi, oihanean, eun guziko, askaria hartu goizian, artseal'artio faten giztzan oihaneala behiekin, ez gintzan xausten arts'artio, eun guzia oihanean, egiten bazuen euri, euri, egiten bazuen elur, elur, kan bar zen egon.
-Denpra gaixtoarekin ere?
-Bai, bai, bai, halik eta neguan sartu artio denbra gaixtoan, egun oro faten gintzan oihaneala behiekin.
-Eta han bordala edo...
-Keen bai bordala, bordala. Ta bordala faten gintzan astelenean, eta ez gintzan xausten halik eta larunbateala artio, aste guzia kan bordan, behiekin, ermaten ginuen ya astelenean, erkaituak erraten baizen orduan, erkaituak, eta aste guzian kan, larunbatean xauntsi, igandea igare etxen, astelenean nik ogiak egin bihar, ogiak egin eta oaiñik artsian mandoan eseri ogiak eta fan bordala, eta banuen bi oron bide bordala fateko, hobeenian faten nintzan keendik ilunian e, eta bi oron bide, e!, kanis egoten zen aita, ta ama, eta nik, lenbiziko bi semeak ere bai, kan eun guzia, aste guzia kan, geldi-geldiak, baia ni ebiltzen nintzan goiti ta apal errekaitu bila.
-Erran duzu ogia egiten zinuela igandetan? Eta nola egiten zinuen?
-"No, no", igandean ez, astelenean, astelenean egiten nuen ogiak, zortzi oro, zortzi oro bihar nuen nik ogiak egin.
-Eta nola egiten ziren ogiak?
-Etxen, baginuen labea, baginuen gauza guziak, eta ogiak egin ta, bai, bai, artsean ogiekin bordala.
-Eta kilo aunitz edo guti, ogi?
-A, pues, egiten nituen hamabi hamahirur ogi, eta izaten zien, orduan etzen kilorik baizik ere librak, bedratzi eta hamar libra ogi bakotxa, ta egiten nituen, pues, hamabi, hamahirutra etzen heltzen, hamabitan. Egiten nuen orea, eta gero kala bueltaka bueltaka sartzen nuen ogia labean, ta bihar zen egon hirur orones, ogiak labean, ... labetik elki zaku batiala, ta zakuan ogiekin bordala.
-Eta labea zaharra, harrizkoa edo, zer zen, harriakin egina zen labea?
-Bai, bai, bai.
-Orai ez da ikusten?
-Ez, ez, egiten du ya urte anitz e?, ene kontu konek, bai, bai urte anitz.
-Eta zamarixkoan iganik bordala?
-A, bai, zamariarekin, zamari ez, mando ginuen, ene denbran beti izan ginuen mando, behiak eta ahuntzak eta ardi eta guzietarik izan ginuen, guzietarik.
-Eta aita faten zen Erribrara ardi saldoekin?
-Bai, bai.
-Zu fan zra ere Erribrara?
-Ez, ni Erribrala ez nintzan fan batere, kortik libratu nintzan, Erribrala fan bage.
-Eta aitak zer erraten zuen?
-Pues deuse, aitak urte gutis izan ze, izan ze ene senarra, faten zena artzai, aita ez, aita ya zen delikatu, beti zegon eri, delikatu, baia ene senarra faten zen sei edo zazpi hilabeterendako Erribrala, eta ni kemen berzeekin, lenbiziko urteetan bi semerekin baratzen nintzan, ta aita t'ama. Eta senarra Erribran.
-Eta non barna faten zren Erribrara?
-O, urrun, urrun faten ze, bai, bai, anitx urrun.
-Eta zenbat ardi saldorekin, zenbat ardirekin?
-Ez, pues, eztut erranen zemat, zer saldo ermaten zuen, lauregun edo kala, edo borzegun edo kala, ermaten zuen.
-Artzai?
-Artzai, artzai, eta erraten zuena berak, eta kueba batean lo egiten, eta behar baldin bazien xan, fan behar zien herri batiala gabaz, egunaz zaldiekin, eta artsian errekeituen bila faten zen herriala, ta gandik faten zen gero kueba batiala, kueban erraten zuen, kueban, hobeenian euri egiten zuelarik ituxurak gaiñala.
-Orduan lo egin bage?
-A, lo egiten zien egunaz, iguzkiarekin, artsian ez, igaretzen zen lorik in bage.
-Orduan sei zazpi hilabetendako.
-Bai, bai, bai, faten ze.
-Baina, negua pasatzera?
-Bai, bai, negu guzia kan, halik eta martxoaren azkenial'artio etzen xiten.
-Eta dirua atratzen zuen?
-Ba, hamar durorendako faten zen hilabetian, hamar duro irabazten zue, ez yago eta ez gutiago, hamar duro.
-Eta diru korrekin gauza anitz erosten ahal zen edo guti?
-A, bai, bai, baratzen gintzan ongi, bai, bai. Orduan baitzauden gauzak kariek kala, erosteko, ez orai bezala, ez.
-Orai kario?
-Orduan guti eta orai sobra.
-Orduan zuk egin duzu lana oihanean, bordan, eta etxean ere, etxeko lanak?
-Bai, guziak egiten nuen, bordatik xauntsi eta erkaituak, ala!, bila tiendala, ardo bila, guzietra faten nintzan, eta gero ala!, mandoa kargatu ta bordala, zonbat biaje dauket eginik, bai, ze bizia, ez gaude igual ez, orduan ta orai, ez gaude igual.
-Eta oraiko gazteak hobe bizi dra?
-Ba, sobra ongi oraikoak, sobra ongi.
-Eta, zera, lehen nork egiten zuen lan handiago, gizonak edo emakumeak?
-Emaztiek, emaztiek egiten ginuen lan yago, nik udan xiten zelarik gariak egitatzeko, nik egitatzen nuen gizonek biño yago, izan nuen maiña anitz egitatzeko.
-Orduan udan garia igitatu?
-Bai, bai, egitaz, egitaiaz.
-Eta gero gari horrekin zer egiten zen?
-A, pues, gari kura larrian, eultziak, eta egiten ginuen eultzia, pues, behiekin, bi behi xuntatu buztarriaz eta ala!, eultziala, gero faten gintzan bukatuz, bukatuz, "ala! bazterriala!", "ala, erdiala, erdiala!", ta kala xardukitzen ginue.
-Eta eultzitu eta gero haizearekin edo...
-Bai, bai, bai, sardiaz haizatzen ginuen, eta garia palaz, agotza sardiaz ta garia palaz, zer moduak e?, orduan, zer moduak! Eta orai ezta igual, ez, ez, orai ezta ez ogirik egiten ta deus ere, orai guziek eragutzen die ogia atariala. Ze behar die emazte kebek, eztie ikasi ni bezala ez, ni bezala ez. Etxekoandre konek eztu ez ogirik egin, ya konen denbran etzen egiten ogirik, baia nik bai in ditut anitz.
-Eta irina nondik ekartzen zenuten?
-Baginuen errotara, ematen ginuen garia ta kan ehotzen ze, eta gero eragutzen ginuen zakuan irina etxera, ta irin kartaz egiten ginuen ogiak.
-Ogi ona?
-Ba, bai, bai, ogiak onik onik...

-Kuku bitarte, Natibitate, gabaren gaba, artzaia dantzari, ardia belari, argi, argi, mundu guziari. Etxe kontan laur ardi, laurek zortzi begarri, etxe kontan bai ardo, etxakin zomana, eraukizu kozu bana, xakiteko zomana, etxe kontako nagusi-etxekoandriek izan zaela gaba on, abalili!