OTSAGI

-Orai e, erraten ginuen erdaraz "parva" hori da eultzia, eta len ezpaitzegon makinarik egiteko, mozten zen egitaiaz edo daillaz edo zomat gauza hortarik, gero fajo egin eta hura sartu... borda altzinean bazen leku bat prestatrik hortako, han sartzen zen eultzia, eta gero mandoekin edo idiekin edo zerbaitekin egiten zen lana. Orai oritzen niz nola erraten da ... eultzian egiteko lekua. Esan dut ez nintzala oritzen baia orai oritu naiz, eta da larraiña.
-Borda guziek?...
-Guziek, guziek, borda guziek eta han sartzen, kanpo, alorretik erman, eta gero egunean, bertze egunean, ezartzen zen espartzitrik, larraiñ guzian, eta gero bueltaka, bueltaka, trillo esaten ginuen gauza bat, abrek ermaten zien lasterka, eta harekin xeitu, xei guzia, agotza, eta hala egiten zien, xehatu guzia, eta gero berexi garia agotzetik, eta orduan guzia egiten zen eskuekin, eta gero artsaldean, hori egiten zien eguzkiarekin, beroarekin, eta gero artsaldean, haizearekin berexi, agotza garitik.
-Nola bereizten zen?
-Ba zeuden pala batzuk espres "horcas" erraten ginuen, horkak, eta haiziala egotzi goiti eta agotza ermaten zuen haizea(k) eta garia baratzen lurrean, eta gero bazen bertze bat, bahie deitzen zen, orduan garbi zegonian igaretzen zen handik, ta orduan baratzen zen oso garbi, eta gero zakuetan eseri garia eta agotza sabaiara igan...
-Eta agotzakin zer egiten zinien?
-Abelgorriendako, eta aberendako ere bai... hori xateko eta goatzea egiteko ere bai.
-Garia saltzen zinien? edo...
-Ez, ez, etxerako, ez ginuen anitz, etxerako, eta ez aski.
-Eta zetako erabiltzen zinien?
-Ogia egiteko, egiten ginuen orduan ogia etxen.
-Irina nola egiten zinien?
-Iriña errotan, eho, bazegon Otsagin errota, eta eho, eta gero etxean baginuen bertze gauza bat, torno erraten baiginuen, eta han berexi irina.
-Xakinen zinuke ogia egiten?
-Bai, aisa da hori, esartzen da iriña artesan, bi aldetan, egin zilo bat, eta han esertzen da ura, gatz pixka batekin, eta gero, egosten da lebadurara, prestatrik baitago bezperan, hori desegin ongi, eta gero faten da egosten irina polliki-pollikia eta nasi anitz-anitz, asko, eta gero segi kala, arina egosten eta trabajatu behar da anitz e?, zeren ogia elkitzen da anitzekin obeki, trabajatzen balimada, eta gero kostatzen da rato bat e?, igual oron bat eta erdi, eta gero e... uzten da reposatzen, egotzi manta bat edo hala zerbait gauza, eta utzi igual oron pare bat, eta gero bizten da labea, eta ordu... denbora hortan xiten da ogia, ya fermentatu du, eta orduan egiten da ogiak, len egiten ginuen ogi haundi, hirur kilo edo geixago...
-Egunero egiten zinien ogia?
-Ez, ez, ez, egun batez astean edo kala, jaten ginuen gero ogia, ez zen xukatzen nola oraikoa, eta gero prestatu labea, xagutu eta orduan sartu ogia, eta bi oron edo kala, egosten zen.
-Zer labetan egiten zinien, sukaldeko labean?, edo...
-Sukaldeko labean, su gaiñean ginuen labea, eta sukaldean egiten zen guzia, egin eta egosi eta guzia.
-Ez zinien bertze bat eskaileretan?
-Ez, ez, guk ez ginuen, ez.
-Orduan kozinilla eseri zinienetik etzinukien ogirik egin?
-Ez, orduan kendu ginuen labea, esertzeko kozinillara, ta ya ez dugu egin gehiago.
-Eta handik aitzina erosten zinien?
-Erosten, bai.