-Pues, igande bat bezala, goizian konfesa ta komeka, gero mezara, artsaldian bezperatra, eta gero plazan dantzara.
-Nondik xiten zen musika, musikariak?
-Musikariak?, herriko gitarrak.
-Nortzuk ziren?
-Nor?, Motxale, eta Xinkoenetxean, eta gero nor?...
-Gizonek, len gizon guziek xakitzen zien. Mutilak pelota xokoan, eta gizonak kalbala, blankoa txokatzen dien kalbala, gero koadrillak hasten zien kan..., eta gero etxera.
-Nola jolasten da kalbala?
-Nola?, kalbara zen harri bat, harri bat eta gero berze batekin egotsen zien, berze harria da atsoa, ta atsoan egots eta kala.
-Pues, pelotariak ziren Gabriel Baraze, Roberto Baraze, Josemari Larrat, gero Jaunsaraz eta Lasa, hoiek, sekretarion semeak sarearekin...
-Bai, igandetan, igandetan, eta gero egiten zien kanpeonato, Ezkarozereki eta Ezparzareki...
-Nortzuk ziren pelotari onenak?
-Onenak?, Otsagiko eta Ezkaroze... etan ere bai.
-Espartzakoak eta Pardixerriakoak txarragoak.
-Txarrak, txarragoak.