-Oroitzen duzu gazta nola egiten zen?
-Gazta?, klaro, pues, ezniareki.
-Eta zer egiten zen?
-Pues, kuajoa, eznia kuajatzen zen.
-Zonbat gazta egiten zinien urtean?
-Pues, etxerako, hemen ezta egiten ya, guti, "poco más o menos" zerbait saltzen zen bana guti, yaguena...
-Gazta anitz izaten zinien?
-Ba!, pues, etxen bertze gauza bat bezala, askaltzeko ta, postretako, bazkalduta, ta atsaldetan eta kala...
-Eta zenbrena nola egiten zen?
-A, zenbrena?, pues gero berriz gaztari gentzen zena, kura berriz suan exartzen zen berxko batean, eta irakitzen, irakitzen, irakitzen, baratzen zen koajatrik, ta gero kola pues, zakuto batian eskorritzen zen, ta kala, "a lo mejor pues", kan baratzen zena, ya txuku...
-Nola xaten zinien zendrena, gordinik edo, zopan edo, nola?
-A, zopa, eta gordinik ere bai zen onik, baia yaguena zopa, zenbren zopa.
-Orai xaten duzu zenbrenik?
-Orai?, ezpaitugu, ez dugu xaten.
-Inork ez du egiten orai? Inork ez du egiten zenbrenik?
-Hemen iork ez du egiten ya, ez gazta eta ez zenbren, ezta iten deus.
-Erronkarin, Uztarrotzen egiten die...
-A!, kan orainik egiten die, bai, zenbrea eta gazta eta guzietarik.
-Eta Zuberoko artzaiek ere egiten die...
-A!, seguro, denbra kaitan ere kor iten zen aniz yago, hemen etxerako ta kala iten zen.
-Non egiten zinien gaztak, bordan edo herrian?
-Bordan, bordan, bordan iten zen, kan, sukaldean.
-Xukatzen zomat denbora uzten ziren?
-Ba, eztakit, pues... hilabete bat edo bida; ongi-ongi, pues eztakit.
-Ardi gazta egiten zen beti?
-Ba, pues, nasten zen, ahuntz, eta batean begi, pues igual guziak nasteka, baia ezpazen, begi, ardiik, pues ardi.
-Zer hilabetetan egiten ziren? Bedatsean edo udan edo...
-A, pues, bedatsean, maiatza, aprila, hortik... iten zen, pues kasi-kasi bedatsean "desde luego se hacía...".
-Orduan, ardiak Bardenatik xiten zirenean egiten ziren gaztak?
-Ba, pues, lenik xiten bazen goixtar edo, lenik moxten zen, "esquilar".
-Zu fan zintzan Bardetara?
-Bai, baia denbra kaitan jende gaztea guzia faten zen, neguan Erribrala, Bardenala edo berze herritra, kasik-kasik, denbra kaitan, guziak, hamar, hameka edo amabi urteak kunplitzen zintuelaik, ala!, Erribrala, lan egitra...
-Norekin fan zintzan lenengo aldiz?
-Pues, anaekin edo, aitekin edo, lagunekin, pues beti etxeko jendekin.
-Gogorra zen?, kango bizitza, gogorra zen?
-O, gogor gogor, orai biño gogorrago... denbra kaitan, pues laur edo borz edo sei hilabete, korlian, goatzerik lurrian, larrua gaiñean, bat edo bida edo larru xukatzen zaoren, pues karen gaiñean, pues, etzen berze goatzeik, koltxonik eta deus e, "entonces".
-Hori Bardenetan edo Erriberako herri batetan, non egiten zinien lo?
-A, pues korle berian. Herriala?, herriala ez zen faten batre, pues gauza bila, xateko bila eta gauza koek, baia, lo eta bizia korlian, igual nola denborak kemen bordan, aste guzia bordan?, pues kan denbora guzia korlian, etzen berze defensarik.
-Noiz artio baratzen zintzaien Bardenetan?
-A, pues segun denborak, pues bedatsea artio.
-Eta gero kemen zuzen faten zintzaien portura?
-A, kebendik pues portuala, uda guzia bortuan, eta bortutik Bardiala eta Bardiala bortualat ta kala, goan eta xin beti leku beriala.
-Eta herrira noiz xaunsten zintzaien?
-Herriala?, pues, igual batre.