-Zer etxetakoa zara?
-Mañulanda etxeko.
-Nori aditu zinakon uskara?
-Aitak eta amak, aitak eta amak...
-Karrikan elegiten zinien uskaraz?
-Ez, guti, guti, karrikan guti, guti, guti...
-Eskolan?
-Eskolan, deus ez.
-Eta elizan?
-Elizan bai, don Daniel, don Daniel.
-Apezak euskaldunak ziren?
-Don Daniel bai, don Daniel bai... berzeik, berzeik ez... eztait...
-Orai, norbaitekin elegiten duzu euskaraz?
-Orai ez.
-Noiztik ez duzu euskaraz xardokitu?
-Pues, anitz urtez, anitz urtez.
-Zonbat urte?
-Pues, berrogeitamar.